XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) pagadi zabal hartan, gane ostotsu ilun harek ezin eragotzi eban argi-apur gaiztotxoren bat besterik ez egoala, oihu urrun bat entzun neban
Ez, aititeren hitzak ez ziran halakoak.
Ez nekian zergaitik baina beraren jakituriak botarazten dauzan gauza arraroak iruditzen jatazan.
Baina isildu egin zan aitite egun baten, bere arteari begira.
Isildu edo hitz gabeko alkarrizketa hasi.
Unibertsoan entzuten dan hizkuntza bakarra izan arren, ez neban inoiz lasaitasunik sentitu aitite isil, espazioan galdua ikusten nebanean, zuhaitzaren kerizpetan.
Txinatar poetaren txoriek esan eben gauza bera pentsatzen ebala berak be iruditzen jatan,
Berak lagunik onena eban etxe aurreko artea, baina etsipen keinurik ere ikusten neutsan aurpegian, garraztasuna bere isiltasun hartan.
Zortzi urte ziran bere arteari begiratzen egoala, San Juan eguneko goiz hartan, mututu egin zala ospitalera joan nintzanean bera ikustera.
Amak deitu egin eustan, bere aitak ni ikusi nahi ninduala esateko, zortzi urtean bere lehen hitzak esan ebazala.
Hara heldu nintzanean ama negarrez egoan, aita kanpoan itxaroten.
Aitite ohe gainean, zeinu nekatu bategaz, aurpegia makurtuta.
Beragana joan nintzan, astiro, urduriek dardara eraginda, eta bihotzaren bularretik urten nahiaz arnasestuka ibiltera behartua.
Bere ondora heldu nintzanean, bere begi urdinek burua zeharkatu eta garezurrean ziztadea emon eusten; zorabiatu behar nebala uste neban.
Ahoa zabaldu eta karakolen abiadan, geldi-geldi, agian hainbeste urtetan esateko prestatutako hitz batzuk atera ziran, toilki, ezpainen artetik:
-Jentea oso aspergarria dok, ume, tentela...
Bazkaldu, kartetan jardun, afaldu.... dana do' pardin, ume; beharrein, jan da lo... da akabo!
Guk bajekuk beste zeozer hamen barruen, eh ume'?
-Ze aitite?
Zer dekogu?
-Sagutxue, je, je, je... sagutxue joau guk...
-Sagutxue?
-Bai, ume.
Ez gozak bestien modukoak, guk larria jekuk hamen, sabelean, da bijotzean be, da Zubialdera bagoazak, errekea, basoa, mendi usaina ta... barrure sartu ta bijotza kuzkurtu ta sabela larri eiten jakuzak eta...
-D'hori zer da, aitite?
-Gaztea haz ondiño honei' kausok aituteko, ume,... baie ulertuko 'ozak egunen baten....
Bai, aitite beti zuzen.
Ulertu egin dozuz aspaldiko hitzok azkenean, bai.
Sakon-sakonean sentitzen dozu aitite eta biok zenduen
Badakizu orain jendea laua dala, hutsa, amets gabea.
Ulertu egin dozuz aititeren izaeraren zenbait gauza, eta beragandik ur sentitzen zara, poztasun bero, espiritual batez betea.
Mundua ulertu beharra daukazu zuk ere; ikusi eta entzun, eta gauzen zergaitiak bilatzen diharduzu...
Munduak sentiarazten deutsuzan gauza bereziak azaldu nahi dozuz, zure barrenetik atara.
Munduak hitz egiten deutsu besteei ez bezala, zertan zaran desbardina oraindik oso argi ez dakizula; baina desbardina zara, bai, aitite Matxin bezelakoa... zoroa?
Txoriburua?
Ez dozu halan uste, inoiz ez zenduan horrelakorik sinestu....